Makineria

Ihobe Eusko Jaurlaritza

LIFTLOOP

ORGA JASOTZAILEEN OSAGAIEN BIRMANUFAKTURA

VIBACAR enpresaren jarduera nagusia jasotze-ekipamenduak saltzea, alokatzea eta horien saldu osteko zerbitzua da. Saldu osteko zerbitzuan elementu elektromekanikoen aldaketa ugari antzeman dira; urtero ia 22 tona metalezko hondakin sortzen dira (2019ko datuen arabera). Datu horren eta ordezko piezen prezio altuen eraginez, osagai horien birmanufakturaren bideragarritasuna proiektu espezifiko baten bidez egiaztatzeko beharra sortu da.

LIFTLOOP proiektua gauzatzeko, VIBACAR enpresak honako hauen laguntza izan du: SAN VIATOR Lanbide Heziketako ikastetxea, ECONIA ekonomia zirkularreko aholkularitza eta CODE CONTRACT blockchain-teknologiako plataforma digitala.

VIBACAR
MOTIBAZIO-FAKTOREA
HELBURUAK
  • Orga jasotzaileen sektorean sistema eta ekipamendu elektromekanikoen birmanufakturaren abiarazte industrialaren prozesua gidatzea, eredu sistemiko eta iteratiboarekin, eta blockchain-teknologiaren bidez ziurtatua.
  • VIBACARerako negozio-unitate berri bat sortzea, bere osagaiez hornitzeaz gain, sektoreko beste enpresa batzuei birmanufakturatutako osagaiak ere eskain diezazkiekeena, bai EAEn, bai estatuan; eta, beraz, industria-sektorearen traktore gisa jardutea.
EMAITZAK
  • Birmanufakturako negozio-eredu berria Euskadiko 12 enpresatara transferitu ahal izatea.
  • Urtean 10,2 tona CO2 baliokide aurreztu daitezkeela kalkulatu da.
  • Urtean 1,5 tona hondakin saihestu aurreztea, bai eta eskuratutako material originala ere.
  • Ekonomia-, teknika- eta ingurumen-adierazleen panela sortzea.
  • Industria-prozesuko dokumentazioa sortzea.
  • Prozesuaren dokumentazioaren ziurtagiri digitalak.
ONDORIOAK
  • Abiarazte industraialaren prozesua gidatu da, eredu sistemiko eta iteratibo batekin (gehienez 3 pilotaje). Eredu horrek 8 osagai birmanufakturatzeko aukera eman du, blockchain-teknologiaren bidez ziurtatuta, eta bideragarritasun ekonomikoa eta ingurumenekoa aztertu dira.
  • Ezagutza sortu da enpresarentzako ekonomia zirkularrarekin lerrokatutako negozio-unitate berri batentzat.
  • Proiektuak interesa sortu du orga jasotzaileen sektorean birmanufakturatutako produktuekiko, bai banatzaile txikien artean, bai makineria mota horren inportatzaileen artean.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK