Kontsumo-ondasunak
FLOTO
NEKAZARITZA-PLASTIKOEN ETA BILTZEKO FILM INDUSTRIALEN BALORIZAZIOA
ORO HAR, POLIETILENO-FRAKZIO (PE) GARBI SAMARRAK DIRA LEHEN SEKTOREAN eta ETE sektore industrialean sortutako hondakin plastikoen korronteak, eta erraz birzikla daitezke. Hala ere, ez dira behar bezala kudeatzen hainbat arrazoi direla eta: sorkuntzaren dispertsioa, iturri bakoitzaren kantitate urria eta EAEn plastikoa birziklatzen duten enpresen interes falta. Kasu horietan erakunde partikular bakoitzak sortutako hondakin-plastiko kantitate urriek sustatzen dute jatorrian bereizketarik ez egitea, kontrolik gabeko ezabapena edo tratamendua, eta zabortegian ezabatzea. Kalkuluen arabera, EAEn zabortegian edo balorizazio energetikoan amaitzen dute biltzeko erabilitako 20.000 tona PE baino gehiagok urteko. Hala, material interesgarria da ZORROZA enpresarentzat (FLOTOko zuzendaria eta hondakin-plastikoen frakzioen tratamenduan aditua) eta LEUNAM enpresarentzat (industria-sektorerako PEko fi lmen fabrikatzailea). FLOTOn GAIKER teknologia-zentroak eta ZICLA aholkularitza-enpresak ere parte hartu dute.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN