Automobilgintza
BICAST
MOTORRAREN ATORRENTZAT OSAGAI AURRERATUEN GARAPENA
MOTORRAREN ATORRAK BURDINURTU GRISAREKIN EGIN OHI DIRA, eta haren konposizio kimikoa aberatsa da kromoa, nikela eta molibdenoa bezalako elementu kritikoetan. Hala ere, badaude Euskadin oraindik ezarri ez diren beste teknologia batzuk ere, hala nola teknologia zentrifugoaren bidezko burdinurtu nodularra edo silizio handiko galdaketa bimetaliko esferoidalean. Teknologia horiek osagai arinagoak, mekanizazio kostu txikiagoak, propietate mekaniko hobeak eta iraunkortasun handiagoak sortzen dituzte. Ezaugarri horiek ingurumen-inpaktu txikiagoa eragiten dute erregaiaren kontsumoa gutxitzeagatik, eta ondorioz, atmosferarako isurketak murrizteagatik. Horrela, Euskadiko galdaketa industriarentzat erronka bat da produktu berriak lortzeko teknologia zentrifugoan aleazio berriak integratzea, Europako merkatuan propietate aurreratuak dituzten premium osagaietan espezializatu behar baitu.
CENTRICAST tutuen zentrifugazioan eta motorraren piezen eta osagaien fabrikazioan espezializatutako enpresa da. BICASTen AZTERLAN izan du bazkide, metalurgian espezializatutako Zentro Teknologikoa.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN