Kimikoak
VALOMPLUS
MANGANESOZKO LOHIEN BALORIZAZIOA BIGARREN MAILAKO ERABILERETARAKO
AUTLAN manganeso dioxido elektrolitikoa (MnO2 edo EMD) ekoizten duen Europako bigarren konpainia da. Konposatu hori beharrezkoa da pila komertzialak eta industrialak fabrikatzeko. Horretarako, oso instalazio efizienteak ditu, zeinen bidez purutasun handiko MnO2 lortu ahal baitira, eta askotariko konposizioko eta lohi-formatuko hondakinak sortzen dituzte. Hondakin horiek, normalean, zabortegietan pilatzen dira, eta urtean 12.500 tona baino gehiago izan daitezke.
Aurreko proiektuen emaitzek erakutsi zuten hondakina ezin zela erabili aldez aurretik tratatu gabe. VALOMPLUSek aurreko proiektuan sortutako hondakinei buruzko ezagutza hori erabili nahi du hondakinak zein azken aplikaziotara bideratu behar diren zehazteko, eta, horrela, ekonomia zirkularraren printzipioei jarraitzeko eta hondakinen balorizazioa hobetzeko.
AUTLAN enpresa izan da VALOMPLUSen buru, eta OVIEDOKO UNIBERTSITATEAren laguntza izan du hura egiteko.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN