Ekipo elektrikoak eta elektronikoak
FABRIMANREC
LOTUTAKO NdFeB IMANEN FABRIKAZIOA SINTERIZATUTAKO IMANAK BIRZIKLATZETIK ABIATUTA
MERKATU-AZTERKETEK AURREIKUSTEN DUTE LOTUTAKO NDFEB IMANEN eskaria erritmo handian haziko dela datozen bost urteetan. Ia esklusiboki Txinan ekoizten dira iman horiek fabrikatzeko beharrezkoak diren lur arraroak. Izan ere, lur arraro astunen munduko ekoizpenaren % 99 kontrolatzen du herrialdeak, batez ere disprosioa (Dy) eta terbioa (Tb), eta lur arraro arinen % 87, batez ere neodimioa (Nd) eta praseodimioa (Pr). Horrez gain, Txinak murrizketak aplikatzen ditu bere esportazioan, interes politiko eta ekonomikoen arabera. Hori dela eta, EBk lur arraroak “lehengai kritikoak” izendatu ditu (CRM, ingelesezko siglarengatik).
EAEk sinterizatutako NdFeB imanen inportazio esanguratsuak egiten ditu, eta motor eta sorgailu elektrikoen fabrikazioan erabiltzen dira nagusiki. Ez dago frogarik erakusteko tresneria horiek beren bizitza baliagarria amaitzen dutenean imanak kendu eta birziklatu egiten direla. Birziklatzea lagungarria izango litzateke EAEk MRC horiekiko duen kanpo-mendekotasuna murrizteko. STADLER metalezko piezak diseinatzeaz eta fabrikatzeaz arduratzen da metal-hautsak prentsatzeko teknologia erabiliz, eta CEIT teknologia zentroaren laguntza izan du FABRIMANREC egiteko.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN