Ekipo elektrikoak eta elektronikoak
LIFEPLUS
LITIOZKO IOI-BATERIEN BIZI-ZIKLOA HANDITZEA
Gaur egun, bateriak erabiltzeko eta botatzeko diseinatuta eta fabrikatuta daude. Bateria bat ibilgailu arin batean instalatzen denean, adibidez, bateria horrek eskakizun handiko betekizun funtzionalak betetzea espero da, autonomia, esaterako. Erabilera intentsiboa dela-eta, puntu bat iristen da, non bateriak ez duen nahi den gutxieneko ibilbidea egiteko adina irauten kargatuta, eta, orduan, bateria baztertu eta beste bategatik aldatzen da. Maila funtzionalean, baztertutako bateriak bere gaitasunen % 80 du oraindik, eta aprobetxa daiteke, baina baztertu egin da balio-bizitzaren % 20 bakarrik erabili ondoren. Bestalde, gaur egungo diseinuak ez daude esku-hartzeak egin ahal izateko pentsatuta, osagaiak soldatuta baitaude, eta ezin dira piezak ordeztu balio-bizitza luzatzeko edo prozesatzea errazteko. Horrek, inpaktu handia eragiten du ingurumenean, baita inpaktu ekonomiko handia ere baterien etengabeko ordezkapenak eragindako gastu operatiboak direla-eta.
Aurreikuspenen arabera, 2025ean 3,5 milioi ibilgailu-bateria pilatuko dira hondakin gisa munduan. Horietako askok, gutxienez, energia biltegiratzeko gaitasunaren % 50 dute oraindik, hau da, 2 milioi etxe mantentzeko behar adina energia baztertzen da. Hala ere, litiozko baterien ekodiseinuaren bidez, haien balio-bizitza luza daiteke eta haiek hondakin bihurtzea geroratu.
LIFEPLUS proiektuaren buru ALTERITY enpresa izan da, alegia, prestazio handiko litiozko bateria jasangarrien fabrikatzailea.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN