Eraikuntza eta obrak
ARIS II
KUTSATUTAKO LURZORUEN ERREMEDIATZE ADIMENDUNA
EAEKO AZALERAREN % 1,3 POTENTZIALKI KUTSATUTA DAUDEN lurzoruek hartzen dute; dagoeneko ikertutakoetatik, 350 baino gehiagok kutsatutako urak dituzte, eta ezin dira indusketa bidez garbitu. Berrerabilerari dagokionez, potentzialki kutsatuta dauden lurzoruen % 20 baino ez da itzuli merkatura, hau da, gainerako % 80 zabortegietara bideratzen da. Baieztatu dute in situ erremediatzeak direla efizienteenak eta jasangarrienak. ARIS II-k EAEra teknologia berritzaileak erakartzea proposatzen du, zeinak ingurumen-sektoreko enpresen gaitasunak areagotuko dituzten eta beste lurralde batzuetara esporta daitekeen balioa emango duten.
TALANTIAk, ARIS II-ren sustatzaileak, teknologia berriak aplikatzen ditu ingurumenaren kalitatea babesteko eta hobetzeko, eta batez ere kutsatutako lurzoruen eta lurpeko uren kudeaketan jarduten du. Proiektu honetan TEKNIMAPekin lankidetzan aritu da.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN