Eraikuntza eta obrak
REMEDISOST
KUTSATUTAKO LURZORUA ERREMEDIATZEKO PLANEN JASANGARRITASUNA
KUTSATUTA DAGOEN LURZORU BATEN LEHENGO EGOERA BERRESKURATZEKO TEKNOLOGIA EGOKIA AUKERATZEA FUNTSEZKOA DA. 4/2015 Legeak, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoak, lurzorua babesteko eta haren erabilera bermatzeko hartu beharreko kalitatearen kontrol- eta ebaluaziobaldintzak eta hura berreskuratzeko neurriak ezartzen ditu. 1. artikuluak arrisku onartezina dakarten lurzoruetan kalitateari buruzko ikerketa zehatza egiteko beharra ezartzen du, eta kutsatutako lurzorua berrerabiltzeko interesgarriak diren alderdi teknikoak, ingurumenekoak, ekonomikoak edo bestelakoak bere baitan hartzen dituzten alternatiben azterketak egiteko betebeharra adierazten du. EAEn ez dago eskaera horri erantzuten dion mota honetako metodologiarik.
GAIKER Zentro Teknologikoa REMEDISOSTen buru da, eta bertan honako hauek hartu dute parte: NEIKER Zentro Teknologikoak, hondakinen kudeaketan liderra den enpresak; AFESAk, lurzoruaren tratamenduan eta eraispenean liderra den enpresak; eta BC3k (Basque Climate Change Center).
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN