Eraikuntza eta obrak
ALOCLIN
KLINKERRA EKOIZTEKO GATZZEPEN TRATAMENDUKO AZPIPRODUKTUAK
BIGARREN MAILAKO ALUMINIOA FINTZEKO, SODIO KLORUROAREN ETA POTASIO KLORUROAREN nahasteak erabili behar dira oxidazioari aurrea hartzeko, errendimendua handitzeko eta eraginkortasun termikoa areagotzeko, baina, hori egitearen ondorioz, aluminiozko gatz-zepak sortzen dira, zeinak hondakin arriskutsuak diren. Gatz-zepak berreskuratzearen helburua aluminio metalikoa eta gatza kutsatzaileetatik bereiztea da, osagai guztiak berrerabili ahal izateko. RESALek, Grupo Otuako enpresak, beharrezkoak diren ehoketa eta bereizketa-tratamenduak eta gatz-zeparen frakzio ezmetalikoaren (NMF) tratamendu hidrometalurgikoa egiten ditu, eta aluminioa birziklatzeko eta berrerabiltzeko zikloa guztiz ixteko gai da. ALOCLIN gauzatzeko SOCIEDAD FINANCIERA Y MINERAL zementu enpresaren eta Grupo Otua INATECeko I+G Unitatearen laguntza izan du.
Grupo Otuaren bigarren mailako aluminioaren findegirako hasierako hondakinak Erabiltzen Ez diren Ibilgailuetatik (EEI) datoz nagusiki. Aldi berean, gaur egun erabiltzen diren tratamendu-teknologiekin nekez lor daitezkeen berrerabiltze-, birziklatze- eta balorizazio-helburuak ditu.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN