Bestelako garraiobideak

RCARBEFILL

KARBONO-ZUNTZEZKO HAUTSEKIN EGINIKO 3D INPRIMAKETA

KARBONOZ INDARTUTAKO KONPOSITEEN INDUSTRIAK HONDAKIN KANTITATE HANDIAK sortzen ditu aurreinpregnatuen, manten eta ehunen ebakinetatik: 2015ean kontsumitutako 79.000 tona karbonozuntzetatik 24.000 hondakin bihurtu ziren konpositearen bihurketaeta manufaktura-etapetan, eta horietatik % 10 bakarrik berreskuratu zen birziklatzearen bidez. Gainera, hazkunde-aurreikuspen handia duen industria da honakoa: aeronautikan, eolikoan, automobilgintzan, garraioan, ontzigintzan eta abarretan pisua murrizteko beharra dago. AERNNOVAk karbono-zuntzez osatutako eta erretxinarekin aurreinpregnatutako ebakinen hondakinak sortzen ditu, eta EAEn 20 tonara iristen da. Autoklabean ondu ondoren, konposatu piezei ertzak moldatzen dizkiete azken forma emateko, eta prozesu horretan sortzen da karbono-hautsa.

AERNNOVA, aeroegituren diseinuan eta fabrikazioan enpresa liderra, RCARBEFILLen buru izan da, eta 3R3D enpresak eta GAIKER Zentro Teknologikoak ere parte hartu dute.

AERNNOVA
HELBURUAK
  • 3D inprimaketarako FDM teknologia duen harizpi bakar bat lortzea (Jalkin Urtuaren bidezko Modelatzea), maila altuko ezaugarri mekanikoak eta eroankortasun elektrikoko propietateak dituena. Ezaugarriek merkatuan eskuragarri dauden produktuen berdinak edo hobeak izan behar dute.
  • Karbono-konpositeen hondakinetatik ateratako hautsezko material birziklatua erabiltzea harizpi bakar hori egiteko.
EMAITZAK
  • AERNNOVAren mekanizazio-toberetan lortutako material konposatuen transformazio-prozesuetan lerma gisa ateratako materialen karakterizazioa egin da, eta haien konposizioa eta propietate nagusiak zehaztu dira.
  • Hondakinarentzat manipulazio seguruko prozesu bat definitu da eta autosutze-propietateak zehaztu dira. Fase honek eroankortasun elektrikoa lortzeko aukerak baztertzeko balio izan zuen, eta baita lortu nahi den aplikaziorako hondakina bahetzeko beharra baztertzeko ere.
  • Azken produktuaren konposizio egokia zehaztu da formulazio- eta compounding-proben bidez. 
  • Merkatuan lor daitekeen harizpi bakarraren egitura oso antzekoa duten nahasketak lortu dira.
  • Harizpiak fabrikatuz eta FDM bidez 3D piezak inprimatuz baliozkotu dira, zeinak kontsumo osteko PETetik ateratako material birziklatuarekin eta mekanizazio-lermetatik berreskuratutako karbono-zuntzarekin eginak izan diren.
ONDORIOAK
  • Eroankortasun elektrikoa eta maila altuko ezaugarri mekanikoak lortzeko helburua ez da lortu; izan ere, materialek ez dute behar besteko eroankortasuna eta birziklatutako materialen eraketa nolakoa den ez jakiteak eta prozesuaren errepikakortasun ezak sakabanatzea eragin dute, eta, ondorioz, ezin izan dira ondorio onuragarriak lortu.
  • Dena den, nabarmen hobetzen da materialaren portaera karga kantitate txiki bat gehitzean: dimentsio-egonkortasuna handitu egiten da, inprimatze-ekipoen prozesatzea errazten da, piezen kopadura minimizatu egiten da, inprimatzeohearekiko itsaspena hobetu egiten da eta piezen itxura estetikoa nabarmen aldatzen da.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK