Ekipo elektrikoak eta elektronikoak

RECAISCER

ISOLATZAILE-TERMIKO ERREGOGORREN ZUNTZAK BIRZIKLATZEA

ISOLAMENDU TERMIKO ERREGOGORRAREN FABRIKAZIOPROZESUAN, fabrikazio-errefusetatik datozen hondakinak eta mekanizazio-eragiketetako hautsak sortzen dira, silize-zuntzak eta zuntz biodisolbagarriak dituztenak, eta pieza berrien fabrikazioan birzikla daitezkeenak. Birziklatutako lehengaiak sartzeak ezinbestean aldatzen ditu piezak hutsean moldekatuz fabrikatzeko parametroak, baina inork ez daki nola.

NUTEC PROCAL enpresak, garapen teknologiko handiarekin tenperatura altuko zuntzen hutsean konformatutako piezak egiten dituenak, CEIT zentro teknologikoaren laguntza izan du RECAISCER gauzatzeko.

Nutec Procal
HELBURUAK
  • Gaur egun zabortegietara bideratzen diren 270 tona material ezabatzea.
  • Bi material motaren birziklapen-lerroak egitea: alde batetik, zuntza (barbotina prestatzeko eragiketetatik, ehotze-prozesuetatik eta konformatutako piezen mekanizazio-eragiketetatik datozenak) eta, bestetik, tolerantziatik kanpo dauden piezak.
  • Zuntzak konposizioaren, tamainaren eta konformatzeko propietateen arabera sailkatzea.
  • Sortutako materialen propietate termomekanikoak aztertzea.
  • Hutsean konformatutako eta tolerantziarik gabeko piezetan erabiltzen diren gehigarrien eta kargen bateragarritasuna aztertzea.
EMAITZAK
  • Hautsa bereizteko sistema bat ezarri da, hura osatzen duten zuntz ezberdinen arabera.
  • Hautsak emaitza onak eman ditu birziklatutako piezei egindako ekarpenean.
  • Tolerantziaz kanpo dauden piezen materialaren analisi granulometrikoan oinarritutako formulazio berriak definitu dira.
ONDORIOAK
  • RECAISCERek ez dio eragiten hondakinen arloko balio-kateari, instalazioan sortzen diren hondakinak ezabatzen baitira.
  • Ezartzeko, laguntzaile egokiak behar dira zuntzezko produktuak ehotzeko, bahetzeko eta sailkatzeko. 
  • RECAISCERek tenperatura altuko zuntzekin eginiko produktuen hondakinak berrerabiltzeko analisimetodo bat eskaintzen du, labeak konpontzen dituzten enpresek edo isolamendu termikoko materiala instalatzen duten enpresek sortutakoak bezala.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK