Makineria
SIDEPI
INDUSTRIA-PARTIKULEN HODEIEN DETEKZIO ETA EZABATZE ADIMENDUNA
URRIA, ESKASA ETA APLIKATZEKO ZAILA DA ISURPEN LAUSOAK ARAUTZEN DITUEN LEGEDIA. Hala ere, oso esanguratsuak dira industria-instalazioen inguruan, bai industriaguneetan, bai hiriguneetan, non inpaktu handiena eragin dezaketen. Isurpen horiek kontrolatzeko dagoen teknologia garestia da, eta ez da ez eraginkorra ezta adimenduna ere. Horrek eragotzi egiten du eskala handian ezartzea eta legedia garatzea. SIDEPIk isurpenak kontrolatzeko eta murrizteko irtenbide teknologiko integral eta adimendun berri bat eskainiko du kostu mugatuan. Hiru teknologiaren integrazio berritzailean oinarrituko da: jada badauden bi (monitorizazioa eta murrizketa), eta adimen-modulu berri bat.
TEKNIMAPek, ingurumena zaintzeko eta ikuskatzeko zerbitzuetan espezializatutako enpresak, SIDEPI zuzentzen du, eta gauzatzeko TALANTIAren laguntza izan du.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN