Metalgintza

GRANALUM

GRANAILAKETA MATERIALAK BERRESKURATZEA ALUMINIOAREN INDUSTRIAN

GRANAILAKETA BIDEZKO OHIKO GARBIKETA-PROZESUETAN GRANAILA AGORTUA izeneko hondakin metaliko bat sortzen da. Granailen partikulen tamaina etengabe murrizteagatik eta garbitu beharreko piezetan izandako inpaktuak eragindako urraduraren ondorioz sortzen da. Bere aldetik, aluminioaren industriak bere aleazio komertzial askori burdina (Fe) gehitu behar die, eta horretarako granulometria espezifi koak dituzten Fe eta aluminio (Al) hautsez osatutako aleazio-pilulak erabiltzen ditu. BOSTLAN, GRANALUMen sustatzailea, tableta horien munduko ekoizle handienetako bat da, eta WINOA burdinez egindako granailen fabrikazioan mundu mailako liderra da.

BOSTLAN
HELBURUAK
  • Agortutako granaila hondakinen tratamenduprozesu integrala aplikatzea.
  • Urtean 500 tona Fe primario aurreztea BOSTLANen produktuaren kalitatearen galera nabarmenik gabe.
  • Aluminioaren industriarako burdinezko produktuen aleazioetan lehiakortasuna hobetzea.
  • Zabortegira botatzen diren agortutako granaila kopurua gutxitzea.
  • Granaila agortuak sortzen dituzten enpresei hondakinen bereizketa egokiak irabazi ekonomikoak ekar ditzakela kontzientziatzea
EMAITZAK
  • Granailatzeko hainbat prozesutan eta makinatan sortutako granaila hondakinak egokitu eta hautatu dira.
  • Proiektuaren teknologia propioaren bidez lortutako granailen tratamendua egin da eta berreskuratu egin dira.
  • Berreskuratutako granailak aluminio-aleazioko tableten industria-ekoizpenerako erabili dira, eta industria-ekoizpenean emaitza egokiak lortu dira eta aluminiozko bainuetan burdinaren berreskurapena bikaina izan da.
  • Birziklatutako burdinezko granailaren erabilera potentziala produktuen % 50ean; urtean 150 tona aurreztu daitezke hiru urtean, eta gehienez 350 tona CO2 baliokide urtean. 
  • Produkzioaren kostu unitarioa % 8 murriztu da.
ONDORIOAK
  • Aluminio-aleazioko tableten ekoizpenean berreskuratutako granaila txertatzeko gaitasuna dagoela frogatu da.
  • GRANALUMen funtzionamendua balio-katearen ezagutza eta kontrol osoaren araberakoa da. Agortutako granaila sortzen duten eta aluminio galdaketa egiten duten enpresekin lankidetzan aritzea funtsezkoa da negozio-aukera berriak sortzeko, balio- katearen ingurumen-inpaktua modu ekonomiko eta bideragarrian murrizteko.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK