Ekipo elektrikoak eta elektronikoak
DIGITEEEST
GARBIGAILUAK BERREGOKITZEKO DIAGNOSTIKO ETA TEST DIGITALIZATUA
Gaur egun, oso txikia da gailu elektriko eta elektronikoen (GEE) salmentarako berregokitze-tasa, bai Euskadin, bai Europan. Tamaina handiko etxetresna elektrikoen kasuan, nazioarteko ikerketek erakusten dutenez, berrerabiltzeko bildutako gailuen % 4,9k soilik gainditzen dituzte lehen ikuskapen-etapak, eta, azkenik, ekipamendu horien % 1,5 baino ez dira berrerabiltzen (puntu berdeetatik eta beste bilketa-puntu batzuetatik berreskuratutako aparatuak kontuan hartuta, horiek baitituzte arrakasta-tasa txikienak berregokitze-lanetan).
Estatistiken arabera, 2020an gailu elektriko eta elektronikoen 191 tona hondakin (GEEH) baino ez ziren berrerabili; Euskadin 20.360 tona bildu eta kudeatu ziren.
EMAÚS gizarteratze-enpresak hondakinak bildu, kudeatu eta errebalorizatzen ditu hondakin horiei bigarren bizitza bat emateko (bigarren eskuko salmenta edo beste aukera batzuk), eta DIGITEEEST proiektuaren buru izan da. Proiektua gauzatzeko, honako hauen laguntza izan du: GAIKER zentro teknologikoa, PURPLE BLOB teknologia berrien ingeniaritza eta ROBOLAN industria-muntaketa, manipulazio, mihiztatze eta automatizazio tailerretarako ingeniaritza.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN