Bestelako garraiobideak
ECO-START
FABRIKAZIO GEHIGARRIA, PRODUKTU MEKANIZATUEN INGURUMEN-INPAKTUA MURRIZTEKO
Buy to Fly indizeak, azken geometria bat lortzeko pieza metalikoak mekanizatzean, txirbil itxurako hondakin bihurtzen den materialaren alferrik galtzea kuantifikatzen du. Aeronautikaren sektorean, egiturazko piezetan 12:1eko batez besteko balioa lortzen du, eta motorreko piezetan 20:1erainokoa, alegia, bloke edo aurreforma formako hasierako materialaren 20 kg behar dira amaierako piezaren kilogramo bakoitzeko. Prozesuan, gainera, energia eta mekanizazioko kontsumigarriak (ebaketa-fluidoak eta erremintak) kontsumitu behar dira; beraz, prozesuak ingurumen-inpaktu handia du.
ADDILANek balio erantsi handiko eta tamaina ertain-handiko osagaiak fabrikatzen ditu sektore aeronautiko eta aeroespazialerako, eta ECO-START proiektuaren buru izan da. Bertan parte hartu dute IK-INGENIERIA ekodiseinuan espezializatutako aholkularitzak, TECNALIA zentro teknologikoak eta ACITURRI enpresak, Espainiako sektore aeronautikoko aitzindari nagusietako batek.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN