Metalgintza

HAMBEMET

EUROPAKO INGURUMENAZTARNA MODU KOORDINATUAN APLIKATZEA METALEZKO PANELAK EKOIZTEN DITUZTEN ENPRESEI

PRODUKTUAREN INGURUMEN-AZTARNA PRODUKTU EDO ZERBITZU BATEK bere bizi-ziklo osoan dituen ingurumen-inpaktuen neurria da. Bizi Zikloaren Analisiak (BZA) azken produktua lortzeko egiten diren prozesuak hartzen ditu kontuan. Azterketa horretan oinarrituta, produktuen ingurumen-adierazpenak egiten dira Europako Batzordeak produktuaren ingurumen-aztarnari buruz sustatutako eskemaren arabera. Produktuaren ingurumen-aztarnak eskatzen du produktuari eta bere prozesuei buruzko ingurumen-informazioa eskuragarri izatea, eta aukera ematen du lehian nabarmentzeko, legediari aurrea hartzeko, nazioarteko merkatu berriak irekitzeko eta enpresak ingurumenarekin duen konpromisoa indartzeko.

Ziurtagiri hau garrantzitsua da euskal siderurgia sektorearentzat, metalezko panelen ekoizle gisa, administrazio publikoarentzat lehentasunezko produktuetako bat baita testuinguru horietan. HAMBEMET proiektua SIDEREXek (Siderurgiaren Kluster Elkartea) zuzentzen du, eta bertan bazkide gisa parte hartu dute EKOTEK eta FACTOR CO2k, eta baita TECNALIAk ere, azpikontratatutako teknologia-zentro gisa. Klusterrean parte hartu duten enpresak honakoak izan dira: ARCELOR MITTAL, ARANIA, TATA STEEL, PRODUCTOS TUBULARES eta TUBOS REUNIDOS.

SIDEREX
HELBURUAK
  • Europako produktuen ingurumen-aztarna kalkulatzeko metodologia modu koordinatuan aplikatzea euskal enpresek ekoitzitako metalezko panelei.
  • Euskal siderurgia-sektoreko enpresa-talde adierazgarri bati “Product Environmental Footprint Category Rules (PEFCR) for Metal Sheets for Various Applications” (2019ko ekaina) produktu-kategoriari dagozkion arauak aplikatzea, prozesu koordinatuan eta lankidetzan.
  • PEF metodologia aplikatzea siderurgia-sektoreko beste enpresa batzuei, beren ingurumen-aztarna lortzeko, beren produktuen ingurumen-aztarna kalkulatzeko, nahiz eta PEFCR espliziturik ez egon.
EMAITZAK
  • Parte hartzen duten bost enpresetako bakoitzaren produktu baten ingurumen-aztarna kalkulatu da.
  • Tresna espezifikoa garatu da altzairuzko panelen edo balio-katean aurretik dauden produktuen ingurumen-aztarna kalkulatzeko.
  • Zirkulartasun-formula bat erabili da aztertutako produktuaren edo sistemaren bizitzaren amaierako fasea moldekatu ahal izateko.
  • Proiektuaren erreplikagarritasuna sustatu da, zeina frogatua izan den hodietan produktuaren ingurumen- aztarna kalkulatuta.
  • Proiektua eta tresna hedatu dira.
ONDORIOAK
  • Gaur egun, lehengaien eta energiaren prezio altua dela eta, bereziki garrantzitsua da produktuen ingurumen-aztarna kalkulatzea. Izan ere, horrek aukera ematen die enpresei argi eta zehatz identifikatzeko produktuen bizi-zikloaren zein fase eta prozesutan aurreztu daitezkeen nagusiki materialak eta energia, horrela, ingurumen-inpaktuak eta ekoizpen-kostuak murriztuz.
  • Ingurumena funtsezko lehiakortasun-faktorea da, beraz, ezinbestekoa da produktuen ingurumenaztarna inplementatzen lehenbailehen hastea aldez aurretik prestatuta egoteko saihestezinak diruditen etorkizuneko merkatu eta lege-eskakizunetarako. Izan ere, gero eta garrantzitsuagoak dira eta merkatutik kanpo utzi ditzakete prest ez dauden enpresak.
  • SIDEREXen eskura jarriko da proiektuan garatutako tresna, erabiltzeko aukera izan dezaten ingurumen-jarduera hobetzeko eta ekoizpen-kostuak murrizteko interesa duten EAEko siderurgia- sektoreko beste enpresa batzuek.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK