Eraikuntza eta obrak
OFAP
ERAIKUNTZA-SISTEMA OSO PERTSONALIZATUETARAKO FABRIKAZIO ADITIBOA ZEMENTU-OINARRIKO MATERIALEKIN
Eraldaketa digitala arkitekturaren, ingeniaritzaren eta eraikuntzaren industriarako erronka bultzatzaile nagusietako bat da. Aukera paregabea da eraikuntzaren ekosisteman aldaketa disruptiboa egiteko, baita zerbitzu berriak eskaintzeko eta produktu berritzaileak fabrikatzeko modu guztiz berri baterantz aurrera egiteko ere. Proiektuen digitalizazio integralak, modu lehiakorragoan, eraikuntza-sektoreko erronka berriei egiten die aurre, hala nola proiektuen kustomizazioari, jasangarritasunaren hobekuntzari edo teknologia berrien erabilerari, eta, gainera, herritarrek eta gizarteak produktuen bizi-zikloan zehar ingurumen-inpaktua murrizteko duten kontzientziazio handiagoari erantzuten dio. IHOBEk (hiriko altzarien ekodiseinuari buruzko sektoreetako gidan) eta AFAMOURek (Hiri Altzarien eta Haur Parkeen Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea) hiri-ekipamenduaren sektorean ekodiseinuko neurri estrategikoak proposatzen dituzte; adibidez, hondakin-materialak gehitzea adizio gisa edo agregakinak hormigoian.
FHIMASA da OFAP proiektuaren burua, zeina eraikuntzaren sektoreko erreferentziazko enpresa hornitzailea baita. Proiektua gauzatzeko, enpresa bazkideak izan ditu, hala nola BIKAIN —zementutik eratorritako produktuen fabrikatzailea—, INALI —produkzio-estazioen enpresa diseinatzaile, fabrikatzaile eta instalatzailea—, eta ESTUDIOS DURERO —3D inprimaketan aditua den sormen-industria—, TECNALIA zentro teknologikoaz gain.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN