Ekipo elektrikoak eta elektronikoak
ECOBIOSENSOR
ELIKAGAIEN SEGURTASUNAREN DIAGNOSTIKORAKO BIOSENTSOREEN EKODISEINUA
ERABILERA BAKARREKO SISTEMETAN OINARRITUTAKO DIAGNOSTIKO-GAILU SINPLE, errentagarri eta eramangarrien erabilera areagotzen ari da bai elikagaien industrian, bai sektore klinikoan edo albaitaritzan. Gailu horiek metodo tradizional gogaikarri eta garestiagoak ordezkatzen ari dira. Ingurumen-aztarna txikiagoa duten materialak erabiltzea eta gailu analitikoen miniaturizazioa estrategia esperantzagarriak dira gailu horien erabilera masiboak eragindako ingurumen-inpaktua murrizteko. BIOLANek, elikagaien eta osasunaren sektorean aplikatutako teknologia analitikoko erreferentziazko enpresak, BIOLAN produktuen desmaterializazioan eta birziklagarritasuna areagotzen laguntzen duten biosentsore iraunkorragoak garatzeko aukera bat identifi katu du. Honako hauek ere ECOBIOSENTORen parte hartu dute: TEKNIKERek (neurtzeko ekipoen garapenean) eta GRUNVERek (egungo soluzioen eta irtenbide berrien bizi-zikloaren azterketan).
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN