Kontsumo-ondasunak

OVEUN

EKIPAMENDU GERIATRIKO ETA SOZIOSANITARIOETARAKO BUTAKAK ETA BESAULKIAK

ERABILERA GERIATRIKORA BIDERATUTAKO BUTAKEN MERKATUA EBOLUZIONATU EGIN DA. Egoiliarrek narriadura kognitibo handiagoa dute, eta produktu egokituago eta iraunkorragoa eskatzen dute; erosketa publiko berdeak lehiakorragoa den eta araudiarekin zorrotzagoa den produktu bat eskatzen du; eta, gainera, egoitzak merkatu pribatu batean lehiatzen dira, eta hor itxurak garrantzi handia du. Sektore honetan ez dago ekodiseinatutako produkturik edo bere merkataritza-argumentua iraunkortasun-parametroetan oinarritzen duen enpresarik, eta hori ildo ekodiseinatu eta iraunkor bat garatzeko aukera berritzailea da.

GERODAN, ekipamendu geriatriko eta soziosanitarioan espezializatutako enpresa, OVEUNen buru da, eta bertan honako hauek ere elkarlanean aritu dira: IK INGENIERIA, ekodiseinuaren eta Bizitza Zikloaren Analisiaren (BZA) aholkularia; eta AIBA DISEÑO, diziplina anitzeko diseinu estudioa.

GERODAN
HELBURUAK
  • Ekipamendu geriatriko eta soziosanitarioetarako butaka eta besaulki geriatrikoen bilduma bat diseinatzea, ekodiseinuaren irizpideak aplikatuz.
  • GERODAN merkatu horretan estrategikoki kokatzea, produktu horien erreferentziazko fabrikatzaile gisa.
EMAITZAK
  • GERODANen oraingo produktuak 8 urteko baliobizitza duela estimatu du BZAren emaitzak, eta lehengaiak (egurra, berniza, aparrak eta ehunak) ingurumen-inpaktuaren % 73aren erantzule direla.
  • OVEUN prototipoa diseinatu eta fabrikatu da, % 47ko ingurumen-inpaktu gutxiagorekin: berotegiefektuko gasak % 36 gutxiago isurtzen du, lehengaien eragina % 47 murrizten du, bizi- amaieraren kudeaketaren eragina % 52, eta butakaren garraio-bolumena % 40 optimizatzen du (desmuntagarria delako), eta haren birziklagarritasuna handitzen du.
  • Bernizaren eta kolaren erabilera eta egurrezko egituraren pisua murriztu da, oholak pinuaren egurrarekin ordezkatuz, juntadurak sinplifikatuz eta burdineria kenduz.
  • Butakaren biltegiratze bolumena % 40 murriztu da.
  • Junturen birdiseinuak eta piezen konfigurazioak OVEUN erraz desmuntatzeko eta zorrotik ateratzeko aukera ematen dute, erraz bereiz daitezkeen osagaiekin: gehienak birziklagarriak eta neurri apalago batean berrerabilgarriak.
  • OVEUN prototipoaren balio-bizitza 15 urtekoa dela kalkulatu da.
ONDORIOAK
  • GERODANek OVEUN bilduma berri bat proposatuko du, eta bertan elementu berriekin osatutako butaka berriak (loturarik gabekoak, belarri-babesak jartzeko aukerarekin, gurpilak eta oin-euskarriak, bi edo hiru piezako eserlekuetarako luzapenak...) eta gehitu dakizkieken osagarriak izango ditu.
  • OVEUNen aurreikusitako eta estimatutako industriakostua egungo produktu ordezkagarriaren antzekoa da, beraz, merkatuan oso modu positiboan kokatuko da, balio erantsi askoz handiagoa duelako, betiere premisa hori betetzen bada.
  • Ekoetiketa bat lortzeko aukera funtsezkoa da produktuaren abantailak behar bezala komunikatzeko eta merkatuan denboran finkatzeko.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK