Kontsumo-ondasunak

E5ECO

BILGARRIEN EKODISEINUA DISEINU AURRERATUAREN ETA KONTSUMO OSTEKO MATERIALEN BIDEZ

PLASTIKOEK INGURUMENEAN DUTEN ERAGINA NABARMEN HANDITU DA AZKEN URTEOTAN. 2020ko maiatzean, Europako Batzordeak proposamen bat aurkeztu zuen plastikoen ekoizpena eta erabilera murrizteko. Besteak beste, debekatu egin zuen erabilera bakarreko plastikozko produktuak merkaturatzea. Plastikoen birziklapenari emandako bultzadari esker, industrian hainbat ekimen martxan jarri dira. Ekintzak pixkanaka egiten ari dira eta oraindik ez daude oso hedatuta.

UROLA enpresa aditua da konponbideak diseinatzen eta putz-egite teknologien bidez bilgarriak fabrikatzen. E5ECO gauzatzeko parte hartu dute AIMPLAS teknologia-zentroak eta kontsumo osteko material birziklatuaren (PCR) hainbat hornitzailek.

UROLA SOLUTIONS
HELBURUAK
  • Bilgarri berri bat merkaturatzea, zeinak, beharrezko ezaugarri mekanikoak betetzeaz gain, lehengai birjinaren erabilera % 25 murrizten duen.
  • Pisua murrizteko eta kontsumo osteko lehengaia (PCR) erabiltzeko bilgarrien ekodiseinu-estrategiak konbinatzea.
EMAITZAK
  • Material birjinari material birziklatua gehitu zaio (% 20 eta 30 artean) funtzionaltasuna baldintzatu gabe.
  • Pisua % 12 murriztu da jatorrizko bilgarriaren diseinuaren aldean.
  • Lehengai birjinaren % 12 aurreztu da, eta % 40ra iritsi liteke, bilgarriaren pisua arintzeari eta PCR txertatzeari esker.
  • Ekoizpen-ahalmena handitu da.
  • Energia-kontsumoa % 11 murriztu da.
  • Unitateko kostua % 10 murriztu da.
  • Ingurumen-inpaktuaren adierazleen multzoa % 11 murriztu da.
  • 27,4 tona CO2 isurtzea aurreztu da.
  • Banaketa-fasean, ekodiseinatutako bilgarriek saihestu egin dute errepidean egindako 100 km bakoitzeko 4,21 tona CO2 baliokide isurtzea.
ONDORIOAK
  • E5ECOk duen zailtasun nagusiak lotura du birziklatutako material-sorten homogeneotasun ezarekin, ahaztu gabe merkatuak trabak jartzen dituela prozesuaren kostuak bere gain hartzeko.
  • E5ECOren ondorio garrantzitsua da Urola Design abian jarri izana. Diseinu-metodo berria da, eta zerbitzu berri bat sortu du, zeina jada gaur egungo merkatuko errealitate den.
  • Bilgarriaren pisua murrizteak produktu lehiakorragoa eskaintzen du eta merkatu-kuota zabaltzen du. Izan ere, plastikozko bilgarriei lotutako marjinak txikiak dira eta bilgarriaren kostuaren zati handia lehengaian oinarritzen da.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK